COPLANA

Termitak

Termita etxeetan erabilitako egurrean aurkitu daitezkeen intsektu kaltegarrienetariko bat da.

Bai egurrezko habeak bai marko edo errodapiak erasotzen ditu.
Termitak lurzorutik sartzen dira etxebizitzetara eta kanpoaldetik ikusgarriak diren arrastorik uzten ez dituztenez ez da erraza izurria antzematea. Lehenengo sintomak egurrezko piezaren bat apurtzen dutenean antzematen dira, eta ordurako izurria jadanik oso aurreratua dago. Horregatik edozein zantzuren aurrean ahal den bezain laster jokatzea berebiziko garrantzia dauka.

Kolonia batean kasta ezberdineko termitekin egiten dugu topo:

- Langileak: Kolore zurixka duten eta gutxi esklerotizatuta dauden termita helduak dira. Ez dute erreproduzitzeko aukerarik sexualki heldugabeak direlako. Kolonia barruan ugarienak dira eta oinarrizko zereginak egiteaz arduratzen dira; habia eraikitzeaz, bikote erreal zein soldadu eta gazteen elikaduraz eta tunelak eraikitzeaz esate baterako.

- Soldaduak: Nahiz eta termita langileak bezala helduak eta sexualki heldugabeak izan, oso esklerotizatutako eta buru handiko termitak dira,burua gorpua baino handiagoa izatea posiblea eginez. Hauen eginkizun nagusia termiten kolonien babesa da. Termita soldaduen artean, batzuk, masailezurra garatuagoa dute etsaiari koska egiteko, eta beste batzuk, berriz, aurpegiko guruinak garatuagoak dituzte etsaia uxatzeko. Guruin hauek toxikoak, uxagarriak edo itsaskorrak izan daitezke.

- Ugaltzaileak:

- Ugaltzaile primarioak ( bikote erreala): Kolonia barneko errege eta erregina bezala dira ezagunak. Ondo esklerotizatutako gorpuak dituzte, nahiz eta espezie batzuetan erreginak, obulutegiaren eraginez, hipertrofia pairatzeko arriskua izan.

- Hegodunak: Errege eta erregina berriak produzitzeko gai diren termitak dira. Termitategitik masiboki ateratzen dira, eta elkarrekin topo egiten dutenean estalarazten dira; orokorrean tunel barnean harrapariekin topo ez egiteko. Behin estalarazita hegalak galtzen dituzte.

- Ugaltzaile sekundarioak: Erreginaren heriotzaren edo zahartzearen eraginez ematen den arrautzen ekoizpena urritu egiten denean agertzen diren “ordezko erreginak” dira. Ugaltze primarioekin alderatuta, hauen gorpua ez da hain esklerotikoa.

Termiten aztarnak

Termiten hautematea ez da lan erraza, egurraren kanpoaldean ez baitituzte inolako eraginik. Gainera, aztarnak kanpoaldetik detektagarriak direnean, izurria, dagoeneko, oso handia da.

Topa daitezkeen aztarnen artean, hauek aurkitzen ditugu:

- Tunelak: Termitak material gogorrekin topo egiten dutenean, ezinezkoa egiten zaie materiala zeharkatzea. Honen ondorioz tunelak sortzen dituzte, hormak eta harresiak kanpotik inguratzeko helburuarekin. Tunel hauek gutxi igarotzen diren esparruetan egiteko ohitura dute

- Barnehutsa eta ahula den egurra: Nahiz eta begi-bistan egoera oneko egurra dela ikustarazi,kolpe txiki batekin erraz apurtzen diren egur zatiak dira, termitek sortutako zuloengatik egur barnehutsak direlako.

- Erlekumaldia: Termita hegalarien kopuru handi baten agerpena da, ugalketa garaian ematen dena.

© 2024 Coplana - ThinkIt Studio