COPLANA

Hegaztien kontrola

Hegaztien kontrola burutzeko Coplanak aniztasun handiko trataerak erabilgarri ditu hegaztien kontrola aurrera eramateko, kasu bakoitzarentzat zuzendutako ikerlana burutuz eta arazo bakoitza konpontzeko beharrezkoa den trataera egokiena eskainiz. Hegaztien kontrolean erabiltzen diren metodoak bai uxatzaile fisikoen, kimikoen eta mekanikoen kokapenak barne hartzeaz gain, eraikinetan aurkitzen diren habia gune optimoetara heltzea saihesteko sareen kokapenak ere barne hartzen ditu. Hegaztien kontrola burutzeko gehien erabiltzen diren metodoak honakoak dira:

-Hegaztien aurkako arantzen kokapenak: Sistema hau babestu nahi dugun gainazala arantzaz betetzean oinarritzen da, usoa gainazalean pausatzea saihestuz. Kalitate-prezio erlazioari dagokionez sistema egokiena da hau. Gainera, Coplanak arantza aniztasun handi bat erabilgarri ditu kasu bakoitzarentzat egokiena den mota aukeratuz, gainazal mota,dimentsioak… kontutan hartuz, efektu bisuala maximora gutxituz. Hegaztiak kaltetzen ez dituen metodoa da hau.

-Hegaztien aurkako sareen kokapenak: Sistema hau eraikinetako zuloetan aurkitzen diren sarbideak sareekin estaltzean oinarritzen da, hegaztiei gizakientzat deserosoak ez diren tokietan habiak egitera bortxatuz. Metodo hau bai eraikinetako fatxadetan aurkitzen diren zulo txikiak bai gainazal handiak estaltzeko balio du, frontoietako habiak esate baterako. Coplanak sare aniztasun handi bat erabilgarri ditu kasu bakoitzarentzat egokiena den sare mota aukeratuz, efektu bisual txikiena duena hautatuz oharkabean pasatzea lortzeko asmoz.

-Beste sistemak: Hegaztien kontrola lortzeko beste sistema batzuk existitzen dira. Alde batetik uxatzaile bisualak daude; nahiz eta Coplana ez izan metodo honen aldekoa, hegaztiak metodo honetara ohitzeko aukera dagoelako. Bestetik hegaztiak gainazalean pausatzen diren unean aktibatzen diren deskarga elektrikoak daude; nahiz eta Coplana ez izan metodo honen aldekoa hegaztiengan mina eta sufrimendua sortarazten duelako.

© 2024 Coplana - ThinkIt Studio