COPLANA

Enpresa

Coplana, Nafarroako Izurrien Kontrola, izurrien kontrolari zuzendutako enpresa da, pertsonal gazteez osatuta dagoena. Aldi berean, esperientzia handiko sektorea da, esperientzia, freskotasuna eta ideia berritzaileak batzen dituena, bezeroen asetzea lortzen duten tratamenduen eraginkortasuna ziurtatuz.

Coplanaren funtzioa izurrien guztizko kontrola da ( labezomorroak, karraskariak, inurriak, zimitzak, liztorrak…) bakarrik alderdi honetan ardaztuz, berariazko eta kalitate handiagoko trataerak eskaintzeko asmoz.

Coplanak zerbitzu ekologikoen sorta zabala eskaintzen du. Honi esker bezeroen instalazioetan eta ingurumenean kontaminazioak ematen ez direla ziurtatzen da, ahalik eta gehien murriztuz gure jardueren eraginez sortzen diren arriskuak.

Gainera, Coplanako langileria aldizka jardunaldi teknikoetara eta izurriteen kontrolei buruzko konferentzietara bertaratzen denez, kontrolen metodoen, zerbitzuen, eta makineria aurreratuaren inguruko guztizko ezagutza dauka. Ezagutza guzti hauek bezeroen eskura jartzen ditu eta kasu bakoitzean trataera aproposa eskaintzen du, emaitza optimoak ziurtatuz.

Coplanak europar legediak eskatzen dituen Osasun Erregistro Ofizialak ditu eta enpresaren langileak indarreko legearen arabera jarduerak aurrera eramateko beharrezkoak diren egiaztapenen eta tituluen jabe dira.

Enpresa izurrien kontrolari bakarrik zuzenduta dago. Trataera bakoitzaren etengabeko jarraipenak burutzen ditu, aholkularitza pertsonala eta bezero bakoitzari zuzendutako trataera zehatza eta espezifikoa eskainiz, arazo guztiak desberdinak direlako.

Coplanak izurri bat sufritzeko aukera duen edozein sektoreetan lan egiten du, hala nola : bizileku pribatuak, tabernak, mota guztietako industriak, auzokide elkarteak, erakunde ofizialak, hotelak, eskolak, jatetxeak, bulegoak…

© 2019 Coplana - ThinkIt Studio