COPLANA

Zimitzak

Ohe-zimitzak ( Climex lectularius) burua motza eta zabala dauka. Bere begiak irtenak dira eta gorputza obalatua eta laua. Gorputza eta burua ile motz eta mehez estalita daude, zuzen garatutako sei hanka mehez inguratuak. Emeak sabela obalatua eta simetrikoa duen bitartean arrak sabel luzanga eta asimetrikoa dauka. Gautar ohiturak dituzte egunean zehar ezkuturik mantenduz, beti ere izurritea oso garatua ez badago.

Zimitzen tamaina:
Zimitzen tamaina garapen unearen araberakoa da. Intsektu hau haziera egoera ezberdinetatik igarotzen da. Bere heldu egoeran 5-10 milimetrotako luzera izan ohi du, ninfa izeneko zimitz gazteenak milimetro bateko luzera inguru lortzen duten bitartean.

Nola ugaltzen dira:
Aurreko hamarkadaren erditik aurrera Espainian zimitzen agerpen handiago bat sufritzen ari gara. Gur egun, zimitza edozein etxe, hotel, ostatu, ikasle-bizileku edo gizakiarengandik habitatutako edozein toki eraso dezakeen eta goraka ari den izurria da.
Intsektu honen hedaketa kontinentearteko bidaien areagotzeari esker izan da, munduaren toki batetik bestera mugitutako material infestatuaren garraioa onartu baitu. Gainera, zimitzek intsektizida kopuru handi baten aurkako erresistentzia sortu dute.

Non egiten dituzte habiak:
Gehienetan ohetan egiten dituzte habiak, somier eta lastairatan hain zuzen ere. Hala ere, babespena aurkitzen duten edozein tokitan egin dezakete habia. Orokorrean gizakiak atsedena hartzen duen edo lo egiten duen edozein toki hautatzen dute, logeletan ohetik hurbil dauden tokietan edo egongelan sofatik gertu dauden lekuetan esate baterako.

© 2024 Coplana - ThinkIt Studio