COPLANA

Intsektuen garbiketa

Intsektu garbiketa bai jadanik eratutako intsektuen izurritea ezabatzeko bai izurrite posible bat saihestean datza. Tratamendua infestazioa saihesteko edo izurritea ezabatzeko bideratuta dagoen arabera modu batera edo bestera jokatu egingo da.

Infestazioa jadanik sortuta egonez gero, jarraitu beharreko urratsak honakoak dira:

- Izurritea aurkitzen den gunea eta aldameneko eremuen ikuskapen zorrotza egin, tratatu beharreko izurritea, kaltetutako eremua eta infestazioaren benetako egoera zehazteko. Coplanak zerbitzu hau Dohainik burutzen du..

- Izurritea sorrarazi duten arrazoiak zehaztu eta konponbidea aurkitu. Ez du ezertarako balio intsektu-garbiketa bat aurrera eramatea intsektuen sarrera berri bat saihesten ez badugu.

- Izurritearen guztizko ezabapenerako neurrira egindako tratamendu hoberenak, aitzat hartuz tratatu beharreko izurrite mota, infestazio maila eta tratatu beharreko eremuaren ezaugarriak.

- Monitorizazioak burutu izurritea modu egoki batean ezabatu dela ziurtatzeko

- Etorkizuneko izurrite bat saihesteko hartu beharreko neurrien aholkularitza pertsonala gauzatu.

Trataera hauek burutzeko, Coplanak aniztasun handiko produktuak eskaintzen ditu, hala nola intsektu bakoitzarentzat zuzendutako gel intsektizidak, produktu langargailuak, produktu lainoztagailuak… izurritearen guztizko ezabapena ziurtatzeko.

Badaezpadako intsektu-garbiketa burutzeko kasuan, hauek dira jarraitu beharreko urratsak:

-Eremuaren ikuskapena eta posible diren sarreren eta habiak egiteko tokien zehaztapenak. Coplanak zerbitzu hau Dohainik burutzen du.

-Tratatu beharreko eremu guztiaren intsektu-garbiketa orokorra burutu, monitore tranpak leku estutan jarriz.

-Aldian-aldian tranpa hauen ikuskapenak gauzatu izurrite bat sortu ez dela ziurtatzeko.

Trataera hauek burutzeko, eta bezeroen guztizko lasaitasunean pentsatuz, Coplanak mota honetako hiru jarduketan oinarritutako trataera eskaintzen du, 365 eguneko bermea eskainiz labezomorro arrearen kasuan. Guzti hau Coplanak erabilgarri dituen produktuetan, metodoetan eta lankideetan daukan konfiantzari esker posiblea da.

© 2024 Coplana - ThinkIt Studio