COPLANA

Intsektu-harrapatzaileak

Intsektu hegalariak kontrolatzeko izurrite motarik zailena da, aldi oro gure instalazioetan sartzen direlako. Izurrite mota hau kontrolatzeko Coplanak intsektu-harrapatzaileak erabilgarri ditu. Aparatu hauek guztiz erakargarriak diren argi ultramorearen bidez intsektu hegalariak erakartzen ditu,eta xafla itsaskor batean itsatsiak gelditzen dira. Xafla hau aise aldatu daiteke beharrezko periodikotasunarekin.
Coplanak 35 intsektu-harrapatzaile ezberdin baino gehiago erabilgarri ditu,guztiak beharrezkoa den homologazioarekin. Intsektu-harrapatzaile hauek 25m2tik 240m2arte barne hartzen dituzte, kasu bakoitzarentzat aproposena dena ziurtatuz, bai estali behar diren m2ei bai estetikari dagokionez.
Coplanak intsektu-harrapatzaileen salmenta zuzena edo alokairua, intsektu-harrapatzaileentzat beharrezkoa den materialaren salmenta eta saldutako eta alokatutako tresnen mantenu zerbitzua eskaintzen du. Harrapatutako intsektu hegalarien kopuruari eta motari buruzko txostenak ere eskaintzen ditu.
Deskarga elektrikoaren bidez funtzionatzen duten intsektu-harrapatzaileak existitzen dira. Coplana ez da metodo honen aldekoa, askotan deskarga elektrikoa ematen den unean intsektuak erretilutik kanpo uxatzen direlako, kutsatuak izan daitezkeen gainazal eta elikagaien gainean bukatuz.

© 2019 Coplana - ThinkIt Studio