COPLANA

Karraskariak

Karraskariak gizakiari kalte handiena egiten dien izurriteak dira, kalte material handiak sortzen dituztelako eta gaixotasun asko transmititzen dituztelako. Zuzenean karraskarien bitartez transmititzen diren gaixotasun sentikorren dozena oso bat aurkitua izan da. Espainian hiru mota nagusi bereizten dira: arratoi beltza, estoldetako arratoiak eta sagua.

Gainera etengabeko saiakerak egiten dituzte, eta eraikin baten barruan sartzea lortzen badute zaila izaten da bertatik kanporatzea. Bertan gaixotasunak transmititu, kalteak sorrarazi eta janaria kontaminatzeko joera dute.

Sortu dezaketen oinarrizko kalteen artean hauek aurkitzen dira:
-Arratoiak etxeko isolamendua kaltetu dezakete
-Pareta eta lurzorua kaltetzen dute azazkalak zorroztean/karraskatzean.
-Kable elektrikoak karraskatzearen eraginez suteak sortu daitezke.
-Lurrazalak, euste-hormak eta antzeko egiturak kaltetzen dituzte gordelekuak egiterako orduan.
-Salgaietan eta produktu bukatuetan kalteak sortzen dituzte.

Nahiz eta arratoiak soilik etxean sartu gabe ibili, lorategian adibidez, arriskutsuak dira, haurrak eta maskotak dauden tokietara hurbiltzeko aukera dutelako.

© 2024 Coplana - ThinkIt Studio