COPLANA

Egur tratamenduak

Izurria, tratatu beharreko egurra eta bezeroen lehentasunen arabera trataera mota espezifiko bat erabiliko da kasu bakoitzean.

Hauek dira egur tratamendu nagusiak:

- Injekzioa:

Intsektizida zuzenean tratatu beharreko egurrean injektatzean datza. Kasu honetan 33 zentimetrotik 33 zentimetrora 9,5mm-tako zuloak egiten dira tratatu beharreko egurrean (egiturazko egurra) eta zuloetan injekzio balbulak sartzen dira. Ondoren, presio pistola baten bidez, egurrean pozoia injektatzen da, guztizko bustidura lortuz. Egur guztia bustia egonda, intsektu xilofagoa egurra jaten duenean hil egingo da.

Tratamendu eraginkorrena da eta edozein intsektu xilofagoaren kontra erabil daiteke. 10 urtetako denboraldi eraginkorra eskaintzen du eta ondoren jadanik egindako zuloetan berriz ere injekzioa egiteko aukera dago.

- Pintzelatua:

Tratatu beharreko egur guztiari produktu intsektizida bat pintzel baten laguntzaz sakabanatzean datza. Kasu honetan brotxa baten bidez tratatu beharreko egurraren (egiturazko egurra, altzariak…) bustidura egiten da. Honen bidez intsektizida egur guztia busti egiten du, baina soilik gainazalean. Ez du inongo markarik uzten egurraren gainean. Egurra zabalik ez badago edo poro irekiko berniza badauka beharrezkoa izango da hasierako desugerketa egitea.

Trataera hau eraginkorra da zizken kasuan; baina ez termiten kasuan, soilik gainazaleko egurra busti egiten denez ez dituelako termitak kaltetzen.

10 urtetako denboraldi eraginkorra eskaintzen du.

- Hesi kimikoa:

Tratatu beharreko eraikinaren lurzoruaren inguruan harresi bat egitean datza. Kasu honetan 33 zentimetrotik 33 zentimetrora eraikinaren lurzoruaren inguruan zuloak egiten dira eta ondoren zuloetan intsektizida injektatu egiten da. Amaitzeko, zuloa egin den tokiaren arabera, porlana edo lurrarekin estaltzen dira. Hesi kimiko honi esker, babestutako eraikinera sartuko den termita intsektizidarekin kutsatu eta hil egingo da.

Trataera hau eraginkorra da termiten kontra, baina ez zizkien kasuan. Normalean injekzioaren trataerarekin konbinatu egiten da,beraz, gutxi batzuetan bakarka aurrera eramaten da

5 urtetako denboraldi eraginkorra eskaintzen du.

- Termiten aurkako jakiak:

Lurzoruan, hormetan eta egurrezko egituretan jakien segida bat ezartzean datza. Kasu honetan plazeboarekin jakiak ezartzen dira eta hilabetero berrikusketak egiten dira. Behin jakietan aktibitatea dagoela detektatzean, hauetan intsektizida jartzen da. Intsektizida hau termitek jaten dute eta eragin atzeratua duenez ez dute kaltegarri bezala detektatzen. Beraz inurritegi guztian zehar sakabanatzen dute, honen kolapsoa sortuz.

Oso eraginkorra da termiten kasuan, baina ez hainbeste zizken kasuan.

© 2024 Coplana - ThinkIt Studio