COPLANA

Inurriak

Inurrien (Formicidae) izurritea herrialde honetako intsektuen izurrite nagusia da. Sarritan aurkitzen ditugu inurriak etxe barruan, bai biztanleri landatarretan bai hiri handietan.

Inurriak inurritegiak etxe barruan zein kanpoan eraiki dezakete. Normalean soropil eta lur sailetan sortzen dituzte, baina enbor eta hormetan inurritegiak egiteko gaitasuna dute.

Kolonia bakar batek 300.000-50.000 inurri izan dezake. Inurriak bizitzaldi luze samarra dute, langileak 7 urtekoa eta erregina 15 urtekoa izanik. Honen ondorioz, inurrien izurriteak eragozpen handiak sorrarazten die bizitoki bateko inkilinoei.

Inurriak edozein pitzaduratik sartu daitezke gure bizitokietara, orokorrean elikagai edo ura bila. Behin elikagai iturri bat aurkituta, feromona bat askatzen du gainontzeko inurriak usaimenaren bidez elikagai iturria aurkitzeko.

Inurri arruntena inurri beltza edo lorategiko inurria (Lasius Niger) du izena, nahiz eta faraoi inurrien( Monomorium Faraonis) izurriteak ere gerta daiteke, eta neurri txikiago batean Argentinako inurriarena(Linepithema humile).

© 2024 Coplana - ThinkIt Studio