COPLANA

Zizkak

Zizka mundu osoan bizi da, eta zizka motaren arabera tamaina ezberdina da, 1,5-9 milimetrotako luzera izanik. Arre edo beltz kolorekoak dira eta elkar-bananduak dauden begi handiak dituzte.

Zizkak guztizko metamorfosia jasaten dute. Larba da egurra jaten duena, bertan zuloak sortaraziz. Larba ,baldintza optimo batzuekin, 7 urte bizirik iraun daiteke. Heldua, berriz, bizi-iraupen motzekoa da. Behin larba izanda pupan bihurtzen da, eta gero helduan; soilik egun batzuk bizirik irauten duena, arrail batean arrautzak jartzen eta hiltzen den arte.

Zizka gizakiarekin lotura handia duen izurria da. Euritik eta hotzetik babesturiko tokiak nahiago ditu, eta hauek gizakiak sortutako eraikinetan topatzen ditugu; beti ere egurra badaukate, zelulosaz elikatzen direlako. Egur lehorra egur bustia baino nahiago dutenez, arraroa da bizirik dauden zuhaitzei eraso egitea. Eraikinetako egurra eta altzariak gogoko dituzte, aspaldikoak orokorrean.

Zizken aztarnak:

Zizka erraz detektatzen den izurria da, eta lehenengo aztarnak antzematen direnean ez du zertan oso garatua egon behar.

- Zerrautsa: Zizka heldua tuneletatik gainazalera ateratzen denean zerrautsa begi-bistan uzten du.

- Zuloak: Zizka heldua gainazalera ateratzen denean zulo bat uzten du egurrean. Zizka motaren arabera zuloak ezaugarri desberdinak izango dituzte, zizka mota zein den identifikatzeko lana erraztuz.

- Galeriak: Lurreko parketa erasotua denean agertzen diren aztarna nagusiak dira. Izurria oso hedatua ez badago, oso zaila da galeriak parketak ez diren beste egur motetan identifikatzea.

- Ale helduak: Nagusiki apiriletik urrirako epealdian ikusten diren arren, urte osoan zehar aurki daitezke. Ale helduak ( kakalardo txikien antzekoak ) hormetan edo sabaietan pausatuak edo zoruetan hilak ikus daitezke.

© 2024 Coplana - ThinkIt Studio