COPLANA

Arratoi-garbiketa

Arratoi-garbiketa bai jadanik eratutako izurritea ezabatzean bai infestazio posible bat saihestean datza. Tratamendua infestazioa saihesteko edo izurritea ezabatzeko bideratuta dagoen arabera modu batera edo bestera jokatu egingo da. Karraskariei zuzendutako trataera sendagarriak bai prebentziozko trataerak burutzeko, Coplanak metodo, material eta produktuen aniztasun handia dauka, kasu bakoitza burutzeko trataera egokiena ziurtatuz.

Infestazioa jadanik sortuta egonez gero, jarraitu beharreko urratsak honakoak dira:

- Izurritea aurkitzen den gunea eta aldameneko eremuen ikuskapen zorrotza egin, karraskari mota eta kopurua, habiak aurkitzen diren tokiak eta kaltetutako eremua zehazteko . Coplanak zerbitzu hau Dohainik burutzen du.

- Izurritea sorrarazi duten arrazoiak zehaztu eta konponbidea aurkitu. Ez du ezertarako balio arratoi-garbiketa bat aurrera eramatea arratoien sarrera berri bat saihesten ez badugu.

-Instalazioetan karraskarien sarrera ekiditeko beharrezkoak diren neurri fisikoak aurrera eraman.

- Izurritearen guztizko ezabapenerako neurrira egindako tratamendu hoberenak, aitzat hartuz izurritea eragin duen karraskari mota eta kopurua.

- Aldizkako ikuskapenak sarritan burutu aurretik karraskariengatik infestatutako eremua garbi dagoela ziurtatu arte.

- Behin eremua karraskarien izurriteengandik garbi dagoela ziurtatuta, monitorizazioak burutu izurrite berri bat gertatzen ez dela frogatzeko.

- Etorkizuneko izurrite bat saihesteko hartu beharreko neurrien aholkularitza pertsonala gauzatu.

Trataera hauek burutzeko, Coplanak aniztasun handiko materialak erabilgarri ditu ,hala nola harrapaketa eta multiharrapaketa tranpak, segurtasun altuko jaki-ontziak, tranpa itsaskorrak… Material hauek karraskarien guztizko ezabapena ziurtatzen dute tratatu beharreko eremuaren kutsadura saihestuz eta animalien eta pertsonen osasuna arriskuan jarri gabe .

Badaezpadako desinfekzioa burutzeko kasuan jarraitu beharreko urratsak hurrengoak dira:

-Eremuaren ikuskapena eta posible diren sarreren eta satabien zehaztapenak. Coplanak zerbitzu hau Dohainik burutzen du.

-Tratatu beharreko eremu guztiaren arratoi-garbiketa orokorra burutu, jaki-ontziak eta multiharrapaketa tranpak leku estutan jarriz.

-Aldian-aldian jaki-ontzien eta harrapaketa tranpen ikuskapenak gauzatu trataera aurrera eraman den eremuan karraskariak sartu ez direla egiaztatzeko. Beharrezkoa izatekotan, jaki-ontzia edo harrapaketa tranpa berri batengatik aldatu egingo da.

Trataera hauek burutzeko, eta bezeroen guztizko lasaitasunean pentsatuz, Coplanak trataera aproposena eskainiko du eta honi buruzko aholkuak egingo ditu materialari, produktuei eta inspekzioen periodikotasunari dagokionez, beti ere karrakarien izurrite berri bat sortzen ez dela ziurtatzeko.

© 2024 Coplana - ThinkIt Studio