COPLANA

Arratoi beltza (rattus rattus)

Arratoi beltza (rattus rattus):
Teilatuko arratoia gorputz mehe eta luzanga dauka, 20cm-tako luzera izan ahal duena. Buztana gorputza eta burua baino luzera handiagoa dauka. Pisuari dagokionez ez ditu 250 gramoak gainditzen eta estoldetako arratoia baino txikiagoa da. Ilearen kolorea grisa edo beltza izan ohi da, sabelaldeko ilea argiagoa izanik. Puntazorrotz muturra dauka eta begi eta belarri handiko arratoia da.

Habitat
Normalean toki altuetan bizi da, jateko eta edateko gordelekutik jaisteko beharra izanik. Zuhaitzetan, igokarietan eta teilatuetan bizitzeko aukera dute. Haien ekintza-eremua, gordelekua abiapuntu bezala izanik, 50 metroak barne hartzen ditu.

Portaera
Teilatuko arratoia kolonia hierarkikoetan bizi da. Bere lurraldea ezin hobeki esploratzen du ihesbide posible guztiak ezarriz, goi-tentsio lerroak, zutoinak, zuhaitzak eta hormak esate baterako. Ibilbide bera egiten du gordelekutik janari eta ura iturrietara iristeko.Arratoi honek jokaera “neofobiko” bat dauka, bere lurraldearen inguruan ematen den berri guztien aurrean ( jakiak, objektuak) mesfidantza jarrera izanik. Gautar arratoiak dira hauek.

Ugalketa
Arratoi honek heldutasun sexuala bizitzako 2.hilabetean eskuratzen du, eta udaberrian eta udazkenean ugalketa epeak ditu. Emeak 22 eguneko ernaldi epea dauka. Urtean zehar 4-6 umealdi izaten ditu, bakoitzetik 8 kume inguru itsuak eta ilegabekoak izateko arriskua izanik.

Elikadura
Arratoi beltza orojalea da, baina arratoi barazki-jalea kontsideratua izan daiteke fruta, intxaurrak, aleak eta barazkiak nahiago dituelako. Jatun ona da, nahiz eta ez izan Norvegiako arratoia bezain uniformea. Hala ere, ura ere beharrezkoa da egunean zehar, 25ml-tako kantitatea gutxi gorabehera.

Sarbideak
Bere bizkortasuna eta eskalatzaile gaitasun ikaragarriari esker zuhaitzetako adarrak, paretei itsatsitako landaredia eta kanpo kable-sareak erabiltzen ditu eraikinetan sartzeko. Kolonia garrantzitsuetan eta zabaltzeko beharra sortzen denean, lurzoru mailan ere aurki daitezke, estoldetako arratoien bezalako gordelekutan.

Beste datu batzuk
Teilatuko arratoia estoldetako arratoiak dituen ezaugarri fisiko berdinak ditu, duen bizkortasuna,orekaren zentzumena eta eskalatzeko gaitasuna nabarmenduz. Biologo batzuen iritziz teilatuetako arratoia bereziki Espainiako penintsulan bizi zen. Baina behin estoldetako arratoia agertu zenean, teilatuko arratoia baino handiagoa eta erasotzaileagoa izanik, zonalde altuetara mugitu zuen bere bizitokia.

© 2024 Coplana - ThinkIt Studio