COPLANA

Saguak (mus musculus)

Saguak (mus musculus)
Sagu arrunta gorputz meheko eta txikiko(7-10cm) animalia da, gris arre kolorekoa, eta 15-30gr-ko pisua izan ohi du. Belarri luzeak ditu eta gorputz osoko luzera berdina duen buztan erdi biluzia dauka.

Habitat
Kanpoaldean bizitzeko joera dauka, baina negua iristen denean eraikinen barnealdean bizi da. Gautar karraskaria da. Sagutegia elikagai iturrietatik gertu kokatuta dago. Haien ekintza-eremua, sagutegia abiapuntu bezala izanik, 6 metrokoa izan daiteke.

Portaera
Saguak ar menderatzaile batengatik zuzendutako taldetan bizi dira. Oso ikusbera da eta bere jabetzako lurretan berria den edozein elementu ikertzentzen du. Iluntzean hasiera ematen diote jarduerei.

Ugalketa
Sagu arrunten ugalketa aldia urte osoan ematen da. Emeak 19 eguneko ernaldi epea dauka. Urtean zehar 8 umealdi izaten ditu, bakoitzetik 4-7 sagu itsuak eta ilegabekoak izateko arriskua izanik. Baldintzak egokiak badira( elikagai kantitate handia, ura eta babeslekua) 24 egunetan behin umealdi bat izan dezakete.

Elikadura
Sagua orojalea da. Egunean zehar soilik 3-4 gramotako elikagaia behar du eta ez du urik behar. Jateko unean duten bitxikeriaren ondorioz elikagai ezberdinak karraskatzeko joera dute, kontaminatzeko gaitasunaren jatorria izanik. Urritasun edo tentsio epeetan beraien artean jateko arriskua dago.

Sarbideak
Saguak merkantzia edo mudantzen bidez sartzen dira eraikinetan. Ohikoa da eraikinen eraikuntza aldietan pareta eta teilatuetako zulo eta gangatilatan habia sortzea.

© 2022 Coplana - ThinkIt Studio