Blattella Germánica: Labezomorro arrea edo kafetegiko labezomorro bezala ere ezaguna da eta oso ohikoa da ostalaritza barnean, nahiz eta bizitokitan geroz eta gehiago aurkitu. Intsektu hau okre kolorekoa da, eta 1,6cm-tako tamaina izan dezake. Bizitoki partikularren eta ostalaritza barnean toki heze eta beroetan kokatzen ohi dira, janari handiko tokietan. Toki hauek orokorrean etxetresna elektrikoen motorrak izan ohi dira, baina izurrite handi batean labezomorroak edozein tokitan habia egin dezakete. Mota honetako labezomorro emeak 4 eta 8 arteko ooteka ezarri dezake, ooteka bakoitzetik 24-48 labezomorro irten direlarik. Mota honetako labezomorroak sortzen dituzten arazoen artean handiena jaki, baxera eta mahaien kontaminazioa da. Egoera arraroetan etxetresna elektrikoak apurtzeko aukera egon daiteke, hala nola bitrozeramika, kableak hozkatzearen eraginez.
© 2024 Coplana - ThinkIt Studio