Estoldetako arratoia( rattus norvegicus):
Estoldetako arratoiak gorputz luzea eta sendoa dauka. Buztana kontuan hartu gabe 25 cm-tako luzera izan dezake, eta kilo erdiko pisua eduki. Bere ilearen kolorea arrea eta beltza izaten da, sabelaldeko ilea argiagoa izanik eta ingurunearen eginkizunaren arabera aldatuz. Arratoi hau sudurmotza da, begi eta belarri txikikoa.
Habitat
Lurpeko gordelekutan bizi da, edozein hiritako estoldetan aurkitzea ohikoa izanda. Nahiz eta lurzoruko maila nahiago, estoldetako arratoiak garaiera altuko pisuetan ere aurkitu daitezke. Altuak diren tokietara iristeko eraikinetako hodiak eta konexioak erabiltzen dituzte, aurretik fabrikatutako tunelak balira bezala. Haien ekintza-eremua, gordelekua abiapuntu bezala izanik, 50 metrokoa izan daiteke.
Portaera
Saguen antzera kolonia hierarkikoetan bizi dira, saguak baino indibiduo kantitate handiago bat izan arren. Bere lurraldea ezin hobeki esploratzen du ihesbide posible guztiak ezarriz. Ibilbide bera egiten du gordelekutik janari eta ura iturrietara iristeko.Arratoi honek jokaera “neofobiko” bat dauka,bere lurraldearen inguruan ematen den berri guztien aurrean ( jakiak, objektuak) mesfidantza jarrera izanik. Jarduerei gauean hasiera ematen diote. Baina gerta daiteke izurrite sendoetan arratoi ahulak edo mendekoak egunean zehar elikatzea, dominanteak geldirik daudenean.
Ugalketa
Arratoi honek heldutasun sexuala bizitzako 2.hilabetean eskuratzen du, eta udaberrian eta udazkenean ugalketa epeak ditu. Emeak 22 eguneko ernaldi epea dauka. Urtean zehar 4-7 umealdi izaten ditu, bakoitzetik 12 kume inguru itsuak eta ilegabekoak izateko arriskua izanik.
Elikadura
Estoldetako arratoia orojalea da, bere dietan haragia nahiago izanik. Normalean egun osoko janaria elikagai bakar batean gauzatzen du bukatu arte, 30gr-takoa iaten dena. Ura ere beharrezkoa da egunean zehar, eguneko 25ml-tako kantitatea gutxi gorabehera.
Sarbideak
Normalean kanpoaldetik edo lurpetik sartzen da eraikinetara, estolden eta eraikinen gertutasunaz eta konexioaz baliatuz. Babespea bilatzen badu edo usainen bidez erakarrita sentiarazten bada, estoldetako arratoiak edozein materialaren bidez sartzeko saiakera egingo du bere ebakortzen karraskari gaitasunari esker.
© 2024 Coplana - ThinkIt Studio